cabecera_acercade

HEZKUNTZAREN ALORREKO BERRIKUNTZARAKO BLOGA

KE INNOVA kristau eskolaren ekimen berria da.

Hezkuntzako Berrikuntzarako Blog honen bidez, gure sareko ikastetxe guztien berrikuntzarako bidean inspiratu, hornitu eta lagundu nahi dugu. Izan ere, badakigu aukera berriak eskaintzen eta aldaketak eskatzen dituen gizartera egokitzeko kezka denok daukagula. Denok ari gara gure eremuan mugitzen eta berrikuntzak sartzen, neurri handiagoan ala txikiagoan.

Blogari esker, ideiak, joerak, benetako esperientziak eta gogoetak partekatzeko aukera izango dugu, gure ikuspuntua zabaltzeko eta nahi dugun etorkizuna eraikitzeko irizpideez hornitzeko. Gure ustez, sarea talentuz josia dago, eta, horregatik, denon artean eraikitzeko gonbidapena egiten dizuegu. Norberaren ezagutza eta esperientziatik abiatuta, gutako bakoitzak egin ditzakegu ekarpenak, hala nola sarrerak idazten, iruzkinak egiten, galdetzen eta gogoetak partekatzen. Komunitatearen parte-hartzearekin, ezagutza garrantzitsua sortu eta partekatu ahal izango dugu.

Bloga gu guztiontzat erreferentea izatea espero dugu, baita inspirazio-iturri izan daitekeen beste eskola, sare eta irakasleentzat ere. Kristau Eskola hezkuntza-berrikuntzako eragile protagonista eta erreferentea izatea nahi dugu, eta zuen beharra daukagu desio hori errealitate bilakatzeko.

Eskerrik asko denoi eta Ongi Etorri gure “KE Innova” blog berrira!