2005eko abenduaren 14ko idazki argigarri batean, Jesus Mari Arrietak ondo azaltzen duen moduan, 336. urtekoa da Natalis Domini izeneko jaia Erroman ospatzeari buruzko lehen albistea. Handik, gero, bai mendebaldeko, bai ekialdeko eliza guztietara zabaldu zena. Jatorria eta zergatia, Saturnalak deituriko jai “paganoak”, eguzkiaren indarberritzea dela-eta. Euskal Herrian duen izenak –eguberri, eguzkiberri– horixe adierazi nahi du.

Liburu, artikulu eta abar luzea daukagu eskura lidergo gaiaz, baina nago ez dela gaur egun gure artean hain oparoa berori espiritualiate kristauaz lotzen duen hausnarketa berri(turik).

Kristau Eskolako erakundeetan (eta gure elizan/gizartean orokorrean), agian inoiz baino gehiago, Lidergoaren zuhaitz sendo eta jori bat behar dugula gutxik jarriko du zalantzan, enbor-adarrez osaturik, baina bizi-iturria diren sustraiak ahaztu gabe!

Izan ere, Kristau Eskolan, lidergoa behar dugu, noski, partekatua, hezkuntza-komunitate osora zabaldua, eraginkorra, esplizitua, inplizitua, egunerokoan mamitua, malgua, anitza, errealitate eta erronka berriei irekia…, baina kristau-espiritutik definitua eta bizia. Zilegi bekit esatea behar hau oraindik gorriagoa dela zuzendaritza-ardura hartu eta garatu behar duten pentsonengan eta personentzat.

Ondotxo dakigu lidergo estilo desberdinak daudela (ez denak egokitasun berdinarekin gaur egun ordea), eta baita kristau-espiritualitate ñabardura eta dohain ugari (kontrajarri?) ere, baina, nire ustez, ahalegina egin beharko genuke lidergo eredu marko propio eta koherente bat eraikitzen eta bizitzen.

Lehen paragrafoaren hariari helduz, badugu Zorionez bide-laguna, Eguberria, gure jarduna eta lidergoa indartuko lituzkeen Eguzki Berria alegia: Nazareneko Josu, lider eta “profeta handia … hitzez eta egitez” (Lk 24,19). “Ez al (geneukan)dugu barrua sutan, bidean … mintzo z(itz)aigunean?” (Lk 24,32).

Berebiziko gaia iruditzen zait hau, gure Misioa (eta Komunitatea) erabat baldintzatuko duena, eraikitzen eta garatzen lagundu nahi dugun gizakia eta gizartea sinesgarri (edo guztiz kontrako) egingo dituena.

Ez dut ostenduko honetaz jarduteak halako lotsa ematen duela, izan ere, balirudike norbera zerbaiten eredu gisa agertzen dela…; izatekotan, ni lehenengo “bai buru gutxiko naizela, bai motela”  (Lk 24,25). Baina konpromisoa ere badenez Lidergoaren ezaugarri bat, ausartu behar xumeki halako zertzelada/hari-multzoa aurkezten, hausnarketarako zirika-bide moduan baino ez bada ere. Baina horixe, hurrengo post-ean beharko.

Recién celebrada la Natividad, Buena y Nueva Noticia (eu-aggelion), nos preguntamos hasta qué punto no podemos y/o no debemos a(re)coger a Jesús de Nazaret como referencia fundamental para una nueva y buena redefinición y revivificación del Liderazgo en nuestras organizaciones. Desde nuestra idiosincrasia y para responder no solamente de modo eficaz, sino también coherentemente a los retos que en el actual contexto nos plantea nuestra Misión.

Modelos y propuestas exógenas no nos faltan, ciertamente. Pero, ¿qué mejor levadura para que nuestro Liderazgo no sea ácimo? En un post ulterior se presentará una incitación a la reflexión resumida en la siguiente imagen.

grafico

JUANKAR OLAETA – Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko Nortasun, Misio eta Komunitate arduraduna