Azken urteotan, PROAKTIBITATEA eta PROSPEKZIOA helburu izanez lanean ari da Kristau Eskola, elkartea osatzen duten erakunde eta ikastetxeen onerako.

Horren eredu dira Hezkuntza eta Pastoral Proiektu Markoa, Prestakuntza Plana, proiektuak (Aniztu, auKEra, Eraldatuz), Bidaide Fundazioa eta azterketa demografiko eta soziologikoa; izan ere, ikastetxeen beharrizanei erantzun nahi diete, hezkuntzaren bikaintasuna lantzeko, hezkuntza eta pastoraltzako jardueren erdigunean betiere ikasleak eta haien senideak izanik.

Amaitzear dagoen urte hau prozesu baten hasiera izan da, IKUSPEGI PARTEKATUA bilatzeko prozesua, hain zuzen ere, denon artean Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sistema osoan erreferentea den hezkuntza-eragilea izan dadin.

Reflexión compartida

Jornadas de Reflexión Compartida – Hausnarketa Partekaturako jardunaldiak (Durango)

Urtarrilean, baterako bilaketaren (ikuspegi partekatua) lehenengo fasea abiarazi genuen, 6 ildo estrategiko sortuz (Marketina & Komunikazioa, Nortasun Kristaua, Eredu Pedagogikoa, Irakasleen Garapena, Antolakuntza Eredua eta Lidergoa eta Azpiegiturak-Espazioak), etorkizunera egokitutako Kristau Eskola sortu nahian, ikastetxe bakoitzaren ibilbiderako “laguntza” gisa.

Horrela, HAUSNARKETARAKO 6 MAHAI daude martxan, aurretik aipatutako 6 ildo estrategikotarako, eta, hartara, pentsatzeko, diseinatzeko eta elkarrekin BERRIKUNTZA alorreko irizpide sendoak proposatzeko, ikuspegi integratzailean oinarrituta.

Mesas focales

Jornadas de Mesas Focales de Innovación – Berrikuntzako Mahai Fokalen jardunaldiak

Gogoeta partekaturako korronte hori babesteko asmoz, JOEREN BEHATOKIA daukagu, hots, etorkizunari ziurtasunez aurre egiteko tresna, hau da, aurre hartu eta etorkizunari ikuspegi profesional, efiziente eta eraginkorretik erantzun ahal izateko informazio guztia izan dezagun.

Itxaropenez eta ilusioz aurrera egiten jarraitzeko tresnak ditugula kontuan hartuta, 2017. urte zoriontsua izatea opa dizuet, denon artean gure ikasle eta familia maiteen Hezkuntzaren zerbitzura dagoen Kristau Eskola sortu dezagun.

Al finalizar este año 2016, si tuviésemos que resumir con pocas palabras el camino que Kristau Eskola está llevando a cabo estos últimos años, serían: PROACTIVIDAD, PROSPECCIÓN, VISIÓN COMPARTIDA, MESAS DE REFLEXIÓN COMPARTIDA para diseñar entre todos qué queremos que sea Kristau Eskola. Y todo ello desde una visión INNOVADORA.

Como elemento de apoyo a la corriente de reflexión compartida está el OBSERVATORIO de TENDENCIAS, herramienta para responder al futuro con mirada profesional, eficiente y eficaz.

Tenemos todos los ingredientes para seguir con esperanza e ilusión. Os deseo un feliz Año Nuevo 2017.

Zorionak eta Urte Berri on!

MIKEL ORMAZABAL- Kristau Eskolako Zuzendari Nagusia